II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OTEITZA
Oteitzako SU-3 industri sektorea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
Udalak, 2007ko azaroaren 19an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Oteitzako SU-3 sektorea birzatitzeko proiektua, Udalak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Oteitzan, 2007ko azaroaren 23an.-Alkate udalburua, José Angel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L0718193