156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

140/2007 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007. urtean beste herrialde batzuekin eskolen arteko trukeak egiten dituzten Nafarroako ikastetxe publikoetarako deialdia onesten duena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan eskatu deialdia onets dadila 2007. urtean Nafarroako eta beste herrialde batzuetako ikastetxeetako ikasle taldeen arteko eskola trukeak egiteko laguntzetarako. Horien helburua da atzerriko hizkuntzak ikasi eta beste kultura batzuk ezagutzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007. urtean beste herrialde batzuekin eskolen arteko trukeak egiten dituzten Nafarroako ikastetxe publikoetarako deialdia eta berauarautzen duten oinarriak onestea.

2. "Atzerriko hizkuntzen sustapena" izeneko 41540 G/ 422002 / 2212 / 322E00 kontusailaren kontura programa honetarako gehienez 10.000 euroko gastua baimentzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau eta deialdia Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Europako eta Nazioarteko Programen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko azaroaren 23an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

2007. urtean atzerriko herrialdeekin eskolen arteko trukeak eta eskola-esperientziak egiten dituzten ikastetxe publikoetarako deialdia

OINARRIAK:

1. artikulua. Deialdiaren xedea.

Programa honen xedea da ikastetxe publikoak zati batean finantzatzea 2007. urtean eskolen arteko trukeak egiteko.

2. artikulua. Parte-hartzaileak eta baldintzak.

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoen trukeak finantzatu ahalko dira hurrengo baldintzei jarraiki:

a) Truke bakoitzak hezkuntza-edukia izan beharko du eta parte hartzen duen ikastetxearen helburuen eta prozesuen baitan egon beharko du.

b) Eskaeraren xede den jarduera ikasturteko programazioaren barnean egon beharko du edota ikastetxearen Eskola Kontseiluak onetsia beharko du izan.

c) Bidaietan eta egonaldietan ikasleekin batera abiaburuko ikastetxeko irakasle edo gurasoek joan beharko dute.

d) Trukea 2007. urtean egin beharko da.

3. artikulua. Eskaera aurkezteko modua eta epea.

3.1. Interesa duten ikastetxeek eskaera Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu ahalko dute (Santo Domingo kalea, zk.g., 31001, Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bulegoren batean.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea 2007ko abenduaren 21ean bukatuko da.

4. artikulua. Agiriak.

Interesa duten ikastetxeek deialdiaren eranskin gisa doan ereduaren araberako eskaera aurkeztu beharko dute, eta ondoko hauek erantsiko zaizkio:

a) Eskaera agiria, II. eranskineko ereduari jarraikiz.

b) Trukearen hezkuntza-edukia eta helburua.

c) Aurreikusitako gastuen aurrekontua edo egiaztagiriak (III. eranskina).

d) Jardueran parte hartzen duten ikasleen izenen zerrenda.

Eskatzaileek 10 egun naturaleko epea izanen dute 2008ko urtarriletik 1 aurrera dokumentazioa aurkezteko.

5. artikulua. Baremoa ezarri eta erabakia hartzeko batzordea.

5.1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emanen du deialdi honen gaineko ebazpena, aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratuko dituen Batzorde batek proposaturik. Batzorde horrek kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua:

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa.

Batzordeko kideak:

Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko teknikari bat.

6. artikulua. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Erabakiak baloratzeko Batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

1.-Zein irakasle eta arlo inplikatzen diren eta diziplinartekotasuna: 2

2.-Helburuak eta espero diren emaitzak argiak izatea: 2

3.-Jarduera zehatzen plana eta helburuei egokitzen zaizkien ala ez: 2

4.-Aurrekontuen eta jardueren arteko koherentzia: 2

5.-Proiektua berritzailea izatea: 1

6.-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilpena modu berritzailean: 1

7.-Hizkuntzak ikasteko sustapena: 1

8.-Ikasleen parte-hartzea proiektuaren aldi guztietan: 1

9.-Eskola jarduera komunak trukaketa bitartean: 1

10.-Nafarroako kultura atzerrian zabaltzea: 1

11.-Eragozpen sozioekonomikoak, geografikoak edo bestelakoak dituzten ikastetxeen/ikasleen inplikazioa: 2

12.-Hezkuntza behar berezietako ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea: 1

7. artikulua. Finantzaketa: Laguntzaren motak eta zenbatekoa.

a) Ikasle bakoitzeko zenbatekoa ezberdina izanen da trukea egiten duten ikastetxeen arteko osoko distantziaren arabera (joan-etorri):

500 km arte: 500 euro bitarte.

501 eta 1.000 km artean: 1000 euro bitarte.

1.001 km-tik aurrera: 1.500 euro bitarte.

b) Parte hartzen duen ikasle bakoitzeko gehienez 30 eurorekin finantzatuko da.

8. artikulua. Egindako jardueraren justifikazioa.

8.1. Deialdi honetan parte hartuko duten ikastetxeek 2007ko abenduaren 31 baino lehen agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Truke jarduera egin izanaren egiaztagiriak (fakturak, ontziratzeko txartelak, bestelako txartelak, etab.)

b) Ikastetxeko Zuzendaritzaren ziurtagiria, laguntza emateko zegoen helburua bete dela adieraziko duena.

c) Jardueren amaierako txostena.

9. artikulua. Bateraezintasunak.

Bestelako entitate edo erakundeen aldetik dirulaguntza txikiagoa jasotzen dutenek (Ikaskuntza Iraunkorreko Programaren Comenius Elkarteak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren, Guraso Elkarteen, Udalen etab.en laguntzak) jasotako zenbatekoaren berri eman beharko dute, baita zein entitatek eman dien laguntza ere.

10. artikulua. Jardueraren segimendua, ebaluazioa eta egiaztapena

10.1. Hezkuntza Departamentuak, ikastetxeko zuzendariak proposaturik, agiri bat emanen die atzerrian laguntzaile gisa aritu diren irakasleei.

10.2. Nafarroako Gobenuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta aurkezturiko proiektuaren baitako jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

10.3. Programaturiko trukea 2007ko abenduaren 31 baino lehen egiten ez bada, ikastetxe onuradunak Europako eta Nazioarteko Programen Atalari jakinarazi beharko dio.

10.4. Arau-hauste eta zehapenen araubidea eta, hala badagokio, emandako dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz jokatuko da.

11. artikulua. Deialdi honen aurka eta beronen oinarri eta administrazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari aurkeztua, hilabeteko epean, aurkatutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Nafarroako ikastetxearen deskripzioa.

-Izena.

-Helbidea.

-Telefonoa.

-Ikastetxe mota (publiko edo itundua).

-Maila (Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza).

-Lehenbiziko trukea da atzerriko ikastetxe horrekin?

-Lehenbiziko trukea ez bada, urte kopurua adierazi.

-Beste erakunde ofizial batetik jarduera horretarako laguntza eskatu du?

-Baiezkoa bada, erakundea adierazi.

-Aurten beste trukerik egiteko asmorik ba al du?

-Trukea egiteko kidea nola aurkitu zuen? Dagokion koadrotxoa markatu:

f Aurreko harremanak.

f Atzerriko hizkuntzen mintzapraktikako laguntzailearen bidez.

f Internet (Partbase, Space Comenius, Windows on the World edo Leargas)

f Beste batzuk.

Atzerriko ikastetxearen deskripzioa:

-Izena.

-Helbidea.

-Herrialdea

-Telefonoa.

-Posta elektronikoa.

-Ikastxeko arduradunaren izen-abizenak.

-Ikastetxe mota (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Politeknikoa, itundua, publikoa, etab).

-Kokapena (herrian/hirian/hiri inguruan).

-Irakasle kopurua.

-Ikasle kopurua, guztira.

-Beste ohar batzuk.

ESKAERA:

Ikastetxe honek Nafarroako eta beste herrialde batzuetako ikasleen arteko trukeak egiteko Nafarroako Gobernuaren laguntzetan sartzea eskatzen du. Halaber, ziurtatzen dut parte hartzen duten ikasleen guraso edo tutoreen baimenak ikastetxean artxibaturik daudela.

Eskola Kontseiluko buru naizen honek, aipatutako datuak egiazkoak direla eta ikastetxeko Eskola Kontseiluak jarduera onetsi duela deklaratzen dut.

......................(e)n, 2007ko ........aren ....(e)an

Sinadura-zigilua

IKASTETXEKO ZUZENDARI ETA ESKOLA KONTSEILUKO BURUA.

Iragarkiaren kodea: F0718418