156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

EDIKTUA

Ingurumeneko, Herri Lanetako eta Hirigintzako zinegotzi delegatuak 2007ko uztailaren 30ean emandako 117/07 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Udal Planeko 12-A jarduketa unitatea birzatitzeko proiektua, José Antonio Balaguer Mendoza jaunak konpentsazio batzordearen izenean sustatua eta Francisco Monente Zabalza arkitektoak prestatua.

Espedientea jendaurrean jarri ondoren, 2007ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 29an, argitaratu baitzen, eta aurkezturiko alegazio bakarra ebatzita, Udalak agiri zuzendua behin betikoz onestea erabaki du 2007ko urriaren 11n.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 152. artikuluetan, eta Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.ean xedatutako ondorioetarako, eta jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat, halakorik bada, eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Larragan, 2007ko urriaren 11n.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0718201