156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko azaroaren 23ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen UE R-13ko urbanizazio proiektua, unitate horretako birzatiketa batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2007ko azaroaren 23an.-Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0718194