156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2007ko urriaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea udalerri honetako hirilurren katastroko 2. poligonoko 70. lurzatiaren xehetasun azterlana, hain zuzen ere erabilera komuneko patioaren erdi-erdian halako zera bat eraikitzeko eskaileren gunea izan dadin; horretarako barneko patioko fatxada bakoitzari 2 metroko atzeraemangunea eginen zaio; horrela bada, patio hori itxia eta geriztatua izanen da eta etxebizitzetako sarrera bakoitzarekin lotua izanen da halako pasabide irekien bidez; horrela bada, fatxada-bao bakoitza aireztatua eta argiztatua egonen da. Eskailera gune horretarako sarbideak atarietatik eginen da, nork bere aparteko eskailera izanik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Burlatan, 2007ko urriaren 29an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0718100