156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

101/2007 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusiak emana, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Ataleko buruaren eta zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduko 41.3. artikuluan xedatzen denez, zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak eta bulegoko buruak eta maila beheragoko beste unitate batzuetako buruak ordeztea zer organoren menpe dauden eta horrixe dagokio, horretaz berariazko arautegirik ez baldin bada. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,

EBATZI DUT:

1. artikulua. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria aldi baterako ordeztuko dutenak, hurrenkera honetantxe:

1.-Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

2.-Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

3.-Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria.

4.-Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. artikulua. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dutenak, hurrenkera honetantxe:

1.-Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

2.-Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria.

3.-Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

4.-Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

3. artikulua. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dutenak, hurrenkera honetantxe:

1.-Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria.

2.-Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

3.-Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria.

4.-Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

4. artikulua. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dutenak, hurrenkera honetantxe:

1.-Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

2.-Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria.

3.-Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

4.-Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5. artikulua. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dutenak, hurrenkera honetantxe:

1.-Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria.

2.-Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

3.-Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

4.-Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

6. artikulua. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Araubide Juridiko eta Administratiboaren Ataleko burua aldi baterako ordeztuko dutenak, hurrenkera honetantxe:

1.-Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria.

2.-Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

3.-Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

4.-Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Iruñean, 2007ko azaroaren 26an.-Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusia, José Luis Menéndez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F0718345