II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Esku-hartze Orokorreko 7. Proiektua, LEE-7 garatzeko (Jarauta-Descalzos-Ingurubideko pasealekua). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2007ko urriaren 19ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:
PLE 19-OCT-07 (11/CU)
"Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremua garatzeko Esku-hartze Orokorreko 7. Proiektua (Jarauta-Descalzos-Ingurubideko pasealekua) hasiera batean onesteko espedientea ikusirik eta jendaurreko epea iragan denez; eta ikusirik, orobat, talde prestatzailearen alegazio-txostena, espedientean bildua baitago, ondokoa erabaki da:
1.-Onestea 2007ko maiatzean idatziriko txostena, hori eman baitzen 2007ko martxoaren 6an hasiera batean onetsi zen agiriaren aurka jasotako alegazio bakarra ebazteko; bestetik ere, ezetsi egin da Gema Arrula González andreak aurkezturiko alegazioa.
2.-Behin betikoz onestea Esku-hartze Orokorreko 7. Proiektua, Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremua garatzeko dena (Jarauta-Descalzos-Ingurubideko pasealekua).
3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0717931