II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
SANTSOL
Hautetsien konpentsazioak
Santsolgo Udalak, 2007ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:
Alkateak 600 euroko kalteordaina edo konpentsazioa bilduko du hilabetean Udalera joateagatik, erran nahi baita, osoko bilkuretara, bileretara eta Herriko Etxeko bulegora joateagatik, 2007ko urriaren 1etik hasita.
Zinegotziek 80 euroko kalte-ordaina bilduko dute bilkura bakoitzera egiazki joateagatik.
Diru kopuru horiek gastuen kalte-ordainaren kontzeptuan ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Santsolen, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.
Iragarkiaren kodea: L0717947