151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1302/2007 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan B.S.E./Erradiagnostikoko mediku atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 4ko 1425/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko B.S.E./Erradiagnostikoko mediku atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko irailaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 120. zenbakian.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan B.S.E./Erradiagnostikoko mediku atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

Txanda irekia:

Onartuak:

ALVAREZ GALVAN, BEGOÑA

ALVAREZ TUTOR, JORGE

CIRIZA ESANDI, MERCEDES

DE BLAS MENDIVE, M.ª AMAIA

EZCURRA IBAÑEZ, MERCEDES

FORRADELLAS MORALES, ANA

MIRANDA ORELLA, LUIS

SANMARTIN SANMARTIN, SARA ITXASO

SARASIBAR SUBIZA, MARIA ELENA

TOLOSA ARRIETA, ITZIAR

Baztertuak: Inor ez.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Tramitatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 30ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0717114