151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mediku ikuskatzaile izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 20an, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mediku ikuskatzaile izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. arauan xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Estrella Extramiana Cameno, Javier Cañada Zarranz eta Paula Ceberio Rojas, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira oposizioa gainditu duten izangaiak.

Iruñean, 2007ko azaroaren 21ean.-Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0718065