151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATETZ

Aldaketa Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2007ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Aldaketaren funtsa xedapen gehigarri bat da. Haren testua erabaki honen ondoan argitaratzen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Udale- txeko iragarki oholean jarrita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Aldaketaren testua:

Lehen xedapen gehigarria.-Ordenantza honen indar hartzea etenik geldituko da Udalak osoko bilkuran kontrakoa erabaki arte.

Eritze-Atetzen, 2007ko azaroaren 16an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0717900