151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

17/2007 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Lurralde Aberastasunaren Zerbi- tzuko zuzendariak emana, Monteagudoko Udalaren balorazio txosten partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 23an emandako 16/2007 Ebazpenaren bidez, Monteagudoko Udalaren balorazio txostena berritzeko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zuen.

2007ko azaroaren 27an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balo- razio txosten partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.-Monteagudoko balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2007ko azaroaren 27ko bilkuran egindako proposamen lotes- learen arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta balorazio txosten partzialaren eduki osoa Mon- teagudoko Udalaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun natu- raleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Monteagudoko Udalari igortzea eta udal mugape horretan dauden ondasun higiezinen titularrak diren guztiei ohartaraztea, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Ekonomia eta Ogasun kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko azaroaren 27an.-Lurralde Aberastasunaren Zerbi- tzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F0718371