151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2007ko azaroaren 19koa, Nafarroako Gobernuarena, Nafarroako Gobernuak Segurtasun Batzordean dituen ordezkarien izendapena egiten duena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51.2 artikuluak dioenez, Foru Diputazioak adina ordezkari izanen ditu Nazioko Gobernuak Segurtasun Batzordean.

Aurreikuspen horri jarraituz, otsailaren 5eko 99/1996 Foru Dekretuaren bidez izendatu ziren Nafarroako Gobernuaren ordezkariak Segurtasun Batzorderako.

Geroztik, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak indarra hartzeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egitura berrantolatzeko beharra ekarri zuen. Beraz, 2005eko uztailaren 4ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez izendapen berria egin zen.

Irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko egitura organiko berriak, eta bere baitako funtzioen berrantolaketak, 2005eko uztailaren 4ko Gobernuaren erabakiaren bidez egindako Nafarroako Gobernuak Segurtasun Batzordean dituen ordezkarien izendapenaren aldaketa eskatzen du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51.2 artikuluarekin bat, hurrengo hauek izendatzea Nafarroako Gobernuko ordezkari Segurtasun Batzordean:

-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria.

-Barne zuzendari nagusia.

-Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

2. Bestetik, aholkulari gisa baina hizpiderik eta botorik gabe, Batzordearen bileretan parte hartzen ahal du Nafarroako Foruzaingoko buruak edo Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak izendatzen duen beste edozeinek.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta biharamunean izanen ditu ondorioak. Egun berean galduko du indarra 2005eko uztailaren 4ko Erabakiaren bidez egindako izendapenak.

Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0718008