151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

91/2007 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Eskola eta Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2006-2007 ikasturtean bukatu duten ikasleei Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen sari bereziak emateko deialdia egiten duena.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak heziketa zikloa 2006-2007 ikasturtean bukatu duten ikasleei Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen sari bereziak emateko txostena eman du, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 11ko 631/2002 Foru Aginduaren lehenengo oinarrian adierazitakoari jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2006-2007 ikasturteari dagokion Nafarroako Lanbide Heziketako Sari Berezietarako deialdia egitea. Honako honi erantsi zaio.

2. 14.000 euroko gastua baimentzea, 2008ko gastuen aurrekontuko 410002-41150-4800-323100 "Irakaskuntza ertainetarako eta goi ikasketetarako bekak eta laguntzak" izeneko kontusailaren kargura, edo, bestela, horretarako jartzen den kontusailaren kargura, baldin badago, eta betiere aurrekontuan kreditua baldin badago.

3. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketako Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 13an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsi- tateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO SARI BEREZIAK EMATEKO DEIALDIA. 2006/2007 IKASTURTEA

Abenduaren 11ko 631/2002 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2006/2007 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen

ARAUAK

Lehenbizikoa.-Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sari berezi bat eman ahalko da Nafarroan eskaintzen diren lanbide arloetako bakoitzeko.

Erdi mailako heziketa zikloetan 6 sari berezi eman ahalko dira gehienez, 1. eranskinean ageri diren taldeetako lanbide arloetan banatuak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sari berezi bat eman ahalko da.

Bigarrena.-Heziketa zikloetako sari bereziak ondoko hauek izanen dira: 400 euroko saria erdi mailarako eta 600 eurokoa goi mailarako, eta Hezkuntza Departamentuaren diploma bat, merezimendu hori aditzera ematen duena.

ECD/1696/2002 Ministerio Aginduan ezarritakoari jarraikiz, sari berezia eskuratzen duten goi mailako Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen espedientean saria irabazi dutela egiaztatzen duen eginbidea sartuko da. Gainera, Lanbide Heziketako sari nazionalak emateko Hezkuntza eta Kultura Ministerioak egiten duen deialdian parte hartu ahalko dute.

Hirugarrena.-Eskabideak eta baldintzak.

Sari berezia eskuratu ahalko dute Foru Komunitateko ikastetxe publiko nahiz pribatuetan Lanbide Heziketako ikasketak 2006-2007 ikasturtean bukatu eta erdi mailako heziketa zikloan gutxienez 8 puntuko azken kalifikazioa eta goi mailakoan 8,5 puntukoa lortu duten ikasleek. Saria jaso nahi izanez gero, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) 2. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea, izena emateko orriaz eta ikasketen ziurtagiriaz osatua. Ikastetxeetako Idazkaritzek eskabide ereduan dagozkien atalak beteko dituzte eta bertan azaldutako datuak egiazkoak direla ziurtatuko dute.

b) Curriculum vitaeren eredu europarra, 3. eranskinean ageri dena. Bertan aipatuko dira izandako sariak eta bekak, horrelakorik izanez gero, hala nola, alegatu nahi den beste edozein merezimendu, dagozkion agiriekin batera. Agiriak jatorrizkoak izanen dira, edo, bestela, fotokopia konpultsatuak.

c) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

Laugarrena.-Eskabideak eta aurreko atalean aipatutako agiriak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio, 2007ko abenduaren 31 arte, hori barne. Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean nahiz urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluari jarraikiz, eskabideak behar diren baldintza guztiak betetzen ez baditu, eskatzaileari errekerimendua luzatuko zaio, hutsegitea zuzendu edo agintzen diren agiriak aurkeztu ditzan hamar eguneko epean, eta adieraziko da hala egiten ez bada bere eskaera ezetsi eta artxibatuko dela. Horretarako ebazpen bat eman beharko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako aipatu Legeko 42.1 artikuluan aurreikusi bezala.

Bosgarrena.-Hautapena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak Hautapen Batzorde bat eratuko du eskabideak aztertu eta baloratzeko. Batzordeak ondoko kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Idazkaria: Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko burua.

Batzordeko kideak: Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko bi batzordekide, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaile bat, eta ikastetxe bateko zuzendaria.

Seigarrena.-Sariak lehia irekian emanen zaizkie ondoko atal hauen balorazioan puntuaziorik altuena lortzen duten tituludunei:

-Heziketa Zikloko azken kalifikazioa. Kalifikazio hori, hamartar batekin adierazita, hamarrez biderkatuko da puntuazio osari begira.

-Hizkuntzak. Hizkuntza Eskola Ofizial batek edo aitortutako beste entitate batzuk emandako hizkuntza titulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

-Atzerriko prestakuntza-egonaldiak. Atzerriko prestakuntza-egonaldian emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatua: 0,1 puntu.

-Lan esperientzia, bere tituluari lotutakoa. 0,05 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu. Laneko esperientzia egiaztatzeko aurkeztu beharrekoak:

a) Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, datu hauekin: enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia edo Langile Autonomoen Erregimen Bereziko kotizazio aldia.

b) Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan.

-Titulazioari lotutako prestakuntza berariazkoa: 0,05 puntu administrazio publiko batek edo berak baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan emandako 10 orduko.

-Bestelako heziketa: beste ikasketa batzuk burutu dituztela egiaztatzen dutenek: egindako zikloarekin zerikusia badute, 0,5 puntu egiaztatutako titulu bakoitzeko; zerikusirik ez badute, 0,2 puntu egiaztatutako titulu bakoitzeko.

Berdinketa gertatuz gero, Batzordeak ebatziko du, eta horretarako kontuan hartuko du enpresak lantokian prestatzeko moduluan emandako txostena, hala nola curriculumean aurkeztutako bestelako kontuak, adibidez, sariak, bekak...

Gutxieneko puntuazioari buruz hirugarren arauan aipatutako baldintza betetzen duen ikaslerik ez badago, Batzordeak eman gabe utzi ahalko du sariren bat.

Zazpigarrena.-Bosgarren atalean aipatutako Batzordearen proposamenari jarraikiz, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak deialdiari buruzko ebazpena emanen du 2008ko martxoaren 1a baino lehen. Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Zortzigarrena.-Eskabidea aurkezteak berarekin dakar deialdiaren arauak onartzea.

Bederatzigarrena.-Eskatzaileek aurkeztutako agiriak berreskuratu ahalko dituzte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean sarien adjudikazioa argitaratu eta biharamunetik hiru hilabeteko epean. Horretarako, Lanbide Heziketaren Zerbitzura joanen dira (Santo Domingo, 8, 31001 Iruña). Epe hori bukatuta, hartu ez diren agiriak suntsitu eginen dira.

Hamargarrena.-Deialdi honen eta bere arau eta aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

1. ERANSKINA

Erdi mailako heziketa zikloetako sari berezien banaketa, lanbide arloka

LANBIDE ARLOAK SARIAK

Nekazaritza jarduerak. 1

Elikagaien industriak.

Gorputz eta kirol jarduerak.

Ostalaritza eta Turismoa.

Administrazioa. 1

Merkataritza eta marketina.

Arte plastikoak eta diseinua. 1

Elektrizitatea eta elektronika.

Zurgintza eta altzarigintza.

Fabrikazio mekanikoa. 1

Arte grafikoak.

Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak. 1

Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak.

kimikaria.

Irudi Pertsonala. 1

Osasuna.

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

2. ERANSKINA

2006-2007 ikasturtean Lanbide Heziketa egin duten ikasleendako sari berezietarako deialdian parte hartzeko inskripzio orria

Deiturak: ........................... Izena:

NANa: .................. Jaiotze-data:

Helbidea: .................................. Telefonoa:

Herria: ...................................... P.K.:

-Ikasketak zein ikastetxetan egin zituen:

Herria: ...................................... P.K.:

Lanbide arloa:

Egindako heziketa zikloa:

Eskatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako sari bereziak eskuratzeko 2006-2007 ikasturteko deialdian parte hartzea.

....................., 2007ko ...........aren ............(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

LANBIDE HEZIKETAREN ZERBITZUKO ZUZENDARI JN.

Ikasketen ziurtagiria, ikastetxeak bete beharrekoa

Izena

Ikastetxeko idazkaria

Helbidea

Herria:

Ziurtatzen du: ................................. ikaslearen datu akademikoak egiazkoak direla. Haren espediente akademikoa ikastetxe honetan dago. Ikasle horrek 2006/2007 ikasturtean bukatu ditu Lanbide Heziketako ikasketak, ......... puntuko azken kalifikazioarekin, eta, hortaz, sari berezien deialdian parte hartzeko baldintza akademikoak betetzen ditu.

Heziketa zikloa

...........................(e)n, 2007ko ................aren .......(e)an

(Sinadura eta zigilua)

3. ERANSKINA

EUROPAKO

CURRICULUM VITAEREN

EREDUA

Informazio pertsonala

Izena (Deiturak, Izena)

Helbidea (Zenbakia, kalea, posta kodea, herria, herrialdea).

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Nazionalitatea

Jaioteguna (Eguna, hilabetea, urtea)

Lan esperientzia

- Datak (noiztik noiz arte) (Azkena aipatuz hasi eta informazio bera jaso izandako lanpostu bakoitzean)

- Enplegu emailearen izena eta helbidea

- Enpresa mota edo sektorea

- Izandako postua edo kargua

- Jarduera eta erantzukizun nagusiak

Hezkuntza eta prestakuntza

Datak (noiztik noiz arte) (Azkena aipatuz hasi eta informazio bera jaso egindako kurtso bakoitzean)

- Hezkuntza edo prestakuntza eman duen erakundearen izena eta mota

- Landutako gai edo lan trebetasun nagusiak

- Eskuratutako kualifikazioaren titulua

- (Bidezkoa bada) Sailkapen nazionalean lortutako maila

Gaitasun eta trebetasun pertsonalak

Bizitzan eta hezkuntzaren eta lanaren bitartez eskuratu dituenak, ziurtagiri eta diploma ofizialen bidez egiaztatuak edo egiaztatu gabeak.

Ama-hizkuntza (Ama-hizkuntza aipatu)

Beste hizkuntza batzuk (Hizkuntza aipatu).

-Irakurmena (Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa).

-Idazmena (Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa).

-Mintzamena (Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa).

Gaitasun eta trebetasun (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

sozialak

Bestelako pertsonekin, kultur aniztasuneko giroetan, komunikazioa elementu garrantzitsutzat duten lanpostuetan eta taldean lan egitea funtsezkoa duten egoeretan (adibidez, kultur eta kirol jardueretan) eta abarretan bizi eta lan egitea.

Gaitasun eta trebetasun (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

trebetasunak

Adibidez, pertsonak, proiektuak eta aurrekontuak koordinatu eta administratzea lantokian, boluntario zereginetan (adibidez kultura eta kirola), etxean, etab.

Gaitasun eta trebetasun (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

teknikoak

Ordenagailuekin, ekipo mota bereziekin, makinekin etab.

Gaitasun eta trebetasun (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

artistikoak Musika, idazlanak, diseinua, etab.

Beste gaitasun eta (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

trebetasun batzuk

Aurretik aipatu ez direnak.

Gidabaimena(k)

Gainerako informazioa(Garrantzitsutzat hartutako edozein informazio idatzi, adibidez, harremaneta- rako pertsonak, erreferentziak etab.).

Eranskinak(Erantsitako agiriak banan-banan aipatu).

Iragarkiaren kodea: F0717772