151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

540/2007 EBAZPENA, urriaren 29koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Lanbide Elkargoa eratzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.

Ikusirik Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Lanbide Elkargoa sortzeko eskaera eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak emandako txostena, non azaltzen baita aurkezturiko dokumentazioa Lanbide Elkargoei buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren 6. artikuluan eskatutakoa dela.

Lanbide Elkargoen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren 6. artikuluan xedaturikoarekin bat, aditzera ematen da elkargo horretako kide izateko behar den titulazioa Gizarte Hezkuntzako diplomatuaren unibertsitate-titulua dela, titulazioa bera eta titulua lortzeko ikasketa-planen jarraibide berariazkoak ezartzen dituen abuztuaren 30eko 1420/1991 Errege Dekretuaren arabera. Era berean, urtarrilaren 30eko 168/2004 Errege Dekretuak gizarte hezkuntzaren arloko titulu batzuk Gizarte Hezkuntzako diplomatuaren titulu ofizialarekin baliozkotzeko baldintzak arautzen ditu, gizarte hezkuntzaren gaineko tituluak lehenagotik zituzten profesionalen egoera bideratzearren, abuztuaren 30eko 1420/1991 Errege Dekretuaren argitalpenarekin batera lanpostu horiek unibertsitate-diplomatura berria eskuratzen dutenek bete baitezakete.

Gizarte Hezkuntzako Diplomatuaren tituluarekin egin daitezkeen lanbide jarduerak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko hezkuntzaren goi ikuskapenaren arloko Nafarroako zuzendariak 2007ko urriaren 15ean emandako ziurtagirian aipatzen direnak dira, Gizarte Hezkuntzako Diplomatuaren unibersitate-tituluaren ikasketa planaren arabera eta Urrutiko Hezkuntzarako Unbertsitate Nazionalaren urtarrilaren 24ko 77821/2000 Ebazpenaren arabera, azken horren bidez agindu baitzen unibertsitate horretako Gizarte Hezkuntzako diplomaturaren ikasketa-plana Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea (2000ko otsailaren 9ko Aldizkaria).

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuari jarraikiz emandako ahalmenak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Lanbide Elkargoa eratzeko espedientea jendaurrean jartzea hilabete batez, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Horretarako, espedientea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Erregistroan (Erletokieta kalea, 2, behea, Iruña) egonen da ikusgai, epe horren barrenean jendeak egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu ahal izateko, idatziz.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzuari igortzea.

Iruñean, 2007ko urriaren 29an.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ildefonso Sebastián Labayen.

Iragarkiaren kodea: F0717279