151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

327/2007 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 2006/2007 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak garatu dituzten ikastetxe eta entitate pribatuentzako dirulaguntzak osatzeko kopuruak ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (2006/2007 ikasturtean oraindik indarra duenaren) 23.2 artikuluak ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean, hezkuntza-administrazioei baimena ematen die Lanbide Hastapeneko Programak ematen dituzten ikastetxeekin hitzarmenak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azaroaren 3ko 1122/2006 Ebazpenak baimena ematen du 2006/2007 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 25eko 523/2006 Ebazpenaren bidez, 2006/2007 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezarri zuen.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko Programak Nafarroan 2006/2007 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2007rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 17/2006 Foru Legearen 36.2 artikuluak ezartzen du, egun Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, horien osaera eta finantzatze modua erregelamenduz arautu bitartean, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko dituela finantzatzeko diru kopuruak.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Horrenbestez, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du; txostenean proposatu du Lanbide Hastapeneko Programa bakoitzari dagozkion modulu ekonomikoen %15 ordain dadila, programen ezaugarriak kontuan hartuta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe eta entitate pribatuei 159.303,23 euro, martxoaren 22ko 290/2007 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoei dagozkienak, ordain diezaietela agintzea. Diru kopuru hori 2006/2007 ikasturteko dirulaguntzak osatzeko izanen da (dirulaguntzen %15).

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2007ko aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan" izeneko 410003 41140-4811-322E00 kontusailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Gizarte Ongizate Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko azaroaren 6an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

ERANSKINA

Lanbide Hastapeneko Programetarako dirulaguntzak, 2006/2007 ikasturtea

Ikastetxe itunduak

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena.

B31220064 "CARLOS III I.T." (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 10.170,92

A31083595 "CUATROVIENTOS M.I.T." (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 10.170,92

Q3100063 A "MARIA INMACULADA" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 67.627,89 100 67.627,89 10.144,18

Q3100240 E "SALESIANOS" (Iruña) Etxebizitzetako instalazio elektrikoetako langilea 1 70.301,04 100 70.301,04 10.545,15

Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 72.752,30 100 72.752,30 10.912,84

Q3100011 J "SANTA CATALINA LABOURE" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 10.170,92

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 67.627,89 100 67.627,89 10.144,18

GUZTIRA 7 481.727,48 481.727,48 72.259,11

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua.

G31279961 "Lantxotegi" lantegi-eskola (Berriozar) Eraikinen Oinarrizko Mantenimenduko langilea 1 68.429,07 50 34.214,54 5.132,18

G31725484 "HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Mintegi eta lorategietako langilea 1 64.393,28 50 32.196,64 4.829,49

"HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 75.091,68 50 37.545,84 5.631,87

"HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Igeltserotzako langilea 1 98.106,10 50 49.053,05 7.357,96

G31780562 "ETXABAKOITZ" lantegi-eskola" Fun. (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 1 68.349,49 50 34.174,75 5.126,21

"ETXABAKOITZ" lantegi-eskola" Fun. (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 75.091,68 50 37.545,84 5.631,87

"ETXABAKOITZ" lantegi-eskola" Fun. (Iruña) Ile-apainketako laguntzailea 1 63.636,54 50 31.818,27 4.772,74

Q3100108D "Centro Puente" (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 74.295,69 100 74.295,69 11.144,35

G31031644 "El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 74.295,69 80 59.436,55 8.915,48

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 67.951,51 80 54.361,21 8.154,19

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 75.091,68 50 37.545,84 5.631,87

GUZTIRA 11 804.732,41 482.188,22 72.328,21

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak.

G80468416 "Fund. Lab. de la Construcción" (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 98.106,10 100 98.106,10 14.715,91

GUZTIRA 1 98.106,10 98.106,10 14.715,91

ORDAINDU BEHARREKOA 159.303,23

Iragarkiaren kodea: F0717382