151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2007ko azaroaren 19koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Azkoiengo Udalaren "Royuela alderdian La Laderako ezponda egonkortzeko" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Azkoiengo Udalak 2007ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, bai aipatutako proiektuak bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Azkoiengo Udalak, 2007ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran harturiko Erabakiaren bidez, proiektua behin betikoz onetsi zuen, ez baitzen alegaziorik aurkeztu.

Azkoiengo Udalak desjabetzeak ukituko dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea eskatu du, aurreko luizi batean bi etxebizitza suntsitu eta beste sei kaltetu zituen Azkoiengo mazelaren goiko zatiaren ezponda egonkortzeko lanak direla eta, etxebizitza hauetako bizilagunak beren etxeak uztera behartu ditu. Hau dela eta, behin betiko moduan ikasle-egoitza batean daude bizitzen, baldintza kaxkarretan, beraz, lan hauek bukatzea presazkoa da.

Nafarroako Gobernuak, Azkoiengo Udalak adierazi dituen arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, balio justua pagatzeko behar den kreditua atxiki dela egiaztaturik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, adierazten da presakoa dela "Royuela alderdian La Laderako ezponda egonkortzea" izeneko proiektuaren lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azkoiengo Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0718006