151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

247/2007 FORU DEKRETUA, azaroaren 19koa, enplegurako laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretua indargabetzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Ekainaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuaren bidez, enplegua sortzeko Nafarroako Gobernuaren berezko programei erantzunez, laguntzak ezarri dira gizarte ekonomiako enpresak bazkideak kontratatzeko edo biltzeko, esperientziarik gabeko tituludunak kontratatzeko eta langabeak autonomo bihurtzeko.

Berriki Estatuak, abenduaren 16ko Enpleguari buruzko 56/2003 Legeak ezarritako gidalerroei jarraituz, ekainaren 5eko TAS/1622/2007 Aginduaren bidez enplegu autonomoa sustatzeko laguntza programa ezarri du. Bertan enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak aurreikusten dira, 259/1992 Foru Dekretuak ezarri dituenaren antzekoak.

Aurrekoarekin bat, eta arestian aipatutako estatuko programaren kudeaketa Foru Komunitateko Administrazioari dagokiola kontuan harturik, enplegu arloan bereturiko eskumenak direla eta, aipatu foru dekretua eta berau aldatu zutenak indarrik gabe uzten dira.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko azaroaren 19ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen da enplegurako laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretua.

Azken xedapena

Bakarra.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0718009