150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2007 EBAZPENA, urriaren 22koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Emilio Millor Borda jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko Zuzendariordetzako Federazioen eta Kirol Jokoen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko araubidea kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarriko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 24ko 216/2007 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Emilio Millor Borda jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko Zuzendariordetzako Federazioen eta Kirol Jokoen buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren Institutuari, horren menpeko Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketako eta Barne Araubideko Bulegoari, Kirol Zuzendariordetzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari (Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua eta Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 22an.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F0717968