150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NABASKOZE

Pisua enkantean

Nabaskozeko Udalak, 2007ko azaroaren 7ko bilkuran, erabaki zuen farmaziako pisua errentan ematea, enkante publikoa eginez horretarako.

Enkantearen xedea: Nabaskozeko Udalaren eraikina, Diputación auzoko 41-behean, 10. poligonoko 13. lurzatian.

Hasierako prezioa: 250 euro hilabetean.

Esleitzeko prozedura: enkante publikoa, plegu itxien bidez.

Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita sei egun baliodun, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskaintzak aurkeztu ondoko hirugarren egun baliodunean irekiko dira pleguak; egun hori larunbata bada, astelehenean irekiko dira pleguan, Nabaskozeko udal idazkaritzan.

Nabaskozen, 2007ko azaroaren 12an.-Alkatea, Antonio Iriarte de Vicente.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............................., adinez nagusia, helbidea: helbidea: ......................., NAN zenbakia: .......... Nire izenean (edo ............... ordezkatuz, honen bitartez frogatzen baitut: baitut: .........................) Nabaskozeko farmaziako pisua errentan emateko ............. eguneko eta ............. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako enkantearen deialdiaren berri dut eta bertan parte hartu nahi dut. Hala, aipatu ondasuna errentan hartzeko konpromisoa hartzen dut, prezio honetan: ............... (letraz eta zenbakiz) euro, klausula administratibo partikularren pleguari jarraituz, goitik beheiti onartzen baitut.

.......(e)n, 2007ko .......aren ......(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0717617