150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte integrazioko goi milako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi zen gizarte integrazioko goi milako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2007ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 18an, eta haren akats zuzenketa, berriz, 2007ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 6an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean jasoa, onestea.

Interesa dutenek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsik bada, horiek zuzentzeko.

San Adrianen, 2007ko azaroaren 6an.-Mankomunitateko burua, María Carmen Zudaire Amigot.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ALONSO SANCHEZ, AMAIA

DELGADO LATORRE, ANGELA

FUERTES MARTINEZ, JUAN JOSE

GARCIA VILLANUEVA, ESTHER

GUTIERREZ IÑIGO, MARIA ISABEL

IBAÑEZ IBERO, ANA

LABAIRU ECHARTE, MARIA ELENA

MARION RENEE BARNADETTE, COULAIS

MARTINEZ GURREA, MARIA LUISA

REMIREZ NOGUERA, LAURA

RESANO EGEA, ANA

SANCHEZ ROJAS, MARIA ROSARIO

SANTAMARIA RECARTE, FERNANDO

SOBERANAS CARMONA, DAVID

VALENCIA BARANDALLA, ANA

Baztertuak:

BRETON RADA, CARMEN MARIA

Deialdiaren 3.1.a) oinarria ez betetzeagatik, ez baitu ekarri 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren kopia kautotua edo jatorrizkoa kopiarekin batera, konpultsatu ahal izateko.

GIL GRACIA, MARIA PILAR

Deialdiaren 3.1.a) oinarria ez betetzeagatik, ez baitu ekarri 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren kopia kautotua edo jatorrizkoa kopiarekin batera, konpultsatu ahal izateko.

RESCALVO GARCIA, YOLANDA

Deialdiaren 3.1.a) oinarria ez betetzeagatik, ez baitu ekarri 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren kopia kautotua edo jatorrizkoa kopiarekin batera, konpultsatu ahal izateko.

TORAL URQUIZO, MARIA PILAR

Deialdiaren 3.1. oinarria ez betetzeagatik, ez baitu frogatu deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Iragarkiaren kodea: L0717698