150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

393/2007 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Barne Zuzendaritza Nagusiko tramitazioan dauden zehapen-espedienteen instruktorea ordezten duena. Orain arte lan hori egiten zuen Purificación González Merchán andrea, Araubide Juridikoaren eta Arauen Antolaketaren Ataleko burua, María Jesús González Muñoz andreak, Barne Zuzendaritza Nagusiko Zehapen Prozeduraren Ataleko buruak, ordeztuko du.

Ikusirik Barne Zuzendaritza Nagusiaren txostena, instruktore aldaketa irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuaren onespenaren ondorioa dela azaltzen duena, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura berria ezartzen duena.

Kontuan izanik Barne Zuzendaritza Nagusiko zehapen prozeduren hasiera, instrukzioa eta jarraipena Zehapen Prozeduraren Atalak eginen duela, bidezko da instruktore berria izendatzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 62. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Barne Zuzendaritza Nagusiko tramitazioan dauden zehapen-espedienteen instruktorea ordeztea. Orain arte lan hori egiten zuen Purificación González Merchán andrea, Araubide Juridikoaren eta Arauen Antolaketaren Ataleko burua, María Jesús González Muñoz andreak, Barne Zuzendaritza Nagusiko Zehapen Prozeduraren Ataleko buruak, ordeztuko du.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuari, Purificación González Merchán andreari eta María Jesús González Muñoz andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko irailaren 7an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0717597