150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SARTAGUDA

Aldaketa 2007ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Udalaren 2007ko plantilla organikoa, 2007ko irailaren 27ko bilkuran onetsi zen hasiera batean; jendaurrean egon den bitartean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Aldaketa Udal honen 2007ko plantilla organikoan

Udalak, 2007ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236.2 artikuluan eta horrekin bat heldu diren arauetan ezarritakoari jarraikiz, adaketa egin da Udal Honen 2007ko plantilla organikoan.

Horrenbertzez,

Alkatetzak proposatuta; eztabaidatua. (quoruma, gehiengo arrunta). Aho batez,

Honako hau erabaki da:

1. 2007ko plantilla organikoan honako aldaketa hau egitea:

1.-Zerbitzu anitzetako albiente Carlos Martínez Montónen lanpostuko osagarriari %6,65-eko gorakada aplikatzea, ondorio ekonomikoak 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina dituela.

2.-Zerbitzu anitzetako enplegatu baten lanpostua. Maila: E. *Osagarria (251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 art.): %15. Lanpostuko osagarria: %10, aldi baterako peoien zuzendaritzagatik. Sarbidea: oposizioa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: lanaldi osoa. Iraungitzekoa.

3.-Zerbitzu anitzetako enplegatu baten lanpostua sortzea. Maila: D. Sarbidea: E mailako funtzionarioei mugaturiko oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, hautara:

1.-Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, 2007ko azaroaren 14an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0717615