150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

2008ko ordenantza fiskaletako aldaketa eta karga-tasak. Onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1.1. 2008ko ekitaldiko zerga-tasak eta lurren prezioak onestea.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,2636.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,8000.

Jarduera ekonomikoen gaineko udal zergaren indizea: %1,40.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren indizeak eta karga-tasak:

-Batetik bortz urte arteko aldia: 2,4.

-10 urtera arte: 2,1.

-15 urtera arte: 2,0.

-20 urtera arte: 2,0.

-Karga-tasa: %8.

Udal lurren salmenta:

B) Nekazaritzako poligonoa: 11,02 euro/metro koadroa.

1.2. Zerga tasak eta lurren prezioak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

2.1. Hasiera batean onestea aldaketa prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten eta I. eranskinean agertzen diren ordenantza fiskaletan.

2.2. Ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdun bidezkoek espedientea aztertu eta beren eskubideen alde komenigarri diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, eta espresuki ohartarazten da ezen, epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, horiek behin betikoz onetsirik geldituko direla.

I. ERANSKINA

Tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletako aldaketa

1.-Legarra, harea eta eraikuntzako bertzelako gaiak udalerri honetako herrilurretan ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2.-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3.-Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladura edo espaloietan edozein mugimendu egitea arautzen duen ordenantza fiskalaren eranskina

4.-Agiriak luzatu eta izapidatzeko ordenantza.

5.-Hilerriko zerbitzuak eta jarduketak eta hilerriarekin ikusteko duten bertze udal zerbitzu batzuk egiteko tasak.

6.-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak.

7.-Zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala

8.-Estolderiaren ordenantza fiskala.

9.-Urez hornitzeko ordenantza fiskala.

Azkoienen, 2007ko azaroaren 15ean.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0717686