150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Rafael Alberti karrikako 6tik 28ra bitarteko etxebizitza kolektiboen blokeendako ordenantza. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2007ko urriaren 31n egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Behin betikoz onestea Rafael Alberti karrikako 6tik 28ra bitarteko etxebizitza kolektiboen blokeendako ordenantza

2.-Erabaki hau arau onetsiekin batera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3.-Ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Orkoienen, 2007ko azaroaren 13an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

RAFAEL ALBERTI KARRIKAKO 6TIK 28RA BITARTEKO ETXEBIZITZA KOLEKTIBOEN BLOKEENDAKO ORDENANTZA

1.-Helburua eta aplikazio eremua.

Ordenantza honen xedea da parametro estetiko orokorrak ezartzea Orkoiengo Rafael Alberti karrikako 6tik 28ra bitarteko etxebizitza kolektiboen blokeendako, denendako irizpide homegeneoak edukitzeko.

Ordenantza honek atzera eragina izanen du eta aipatu blokeetako etxebizitzetan bizi diren guztiek bete beharko dute.

2.-Ordenantzaren indarraldia eta bertze xedapen batzuk.

Ordenantza hau behin betikoz onesten denez geroztik izanen da aplikatzekoa, eta dokumentuak epe mugagabean izanen du indarra.

Ordenantza honek izaera formal eta praktikoa duten parametro saila ezarri du eta funtzionamenduari eta bizikidetzari on eginen dioten irizpide orokor batzuk ezartzeko idatzi da. Orkoiengo Udalak komenigarri iritzi dio jarraibide horiek ezartzeari eta obrak egiteko edo elementuak paratzeko sustatzaileak eska ditzakeen bertze baimen batzuetatik aparte idatzi da dokumentu hau.

3.-Definizioak.

Eraikuntzaren 4. ordenantza orokorrean jasota daudenek balio dute.

4.-Bertzelako determinazioak:

Ordenantza honek arautzen ez duen orotan ordenantza orokorrean ezarritako xedapenei jarraituko zaie.

5.-Balkoiak ixtea.

Proposamen unitarioa aurkeztuko da, atarietako buru guztiek sinatua, bakoitza bere bizilagun elkarteen izenean; haietan, bloke osoko balkoien itxituren irizpide estetiko eta eraikuntzako ezaugarriak ezarriko dira.

Horretarako, dokumentazio grafiko eta idatzizko aski ekarriko da, teknikari eskudunak sinatua eta haren lanbiden elkargoak ikus-onetsia.

Dokumentazio horrek, gainera, itxitura eredu bakoitzerako zenbatetsi den aurrekontua izanen du barnean.

Dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzura igorriko da, balora dezan proposamena aski eta bideragarria ote den.

Itxitura mota bat onetsitakoan, egiten diren guztiek eredu horrekin bat egin beharko dute; aitzinetik, behar den obra lizentzia eskatu beharko da.

6.-Beheko solairuak ixtea.

Beheko solairuko patioko terrazetan, eremu publikora jotzen badute, ixteko elementua paraturik mantendu beharko da. Ordezkatuz gero, bertze bat jarri beharko da, ezaugarri eta luze-zabal berdintsuak izanen dituena.

Elementuak gaur egun duen garaiera ez da gainditzen ahalko inolako elementu gehigarrirekin.

Iluntzeko, itxituraren barne aldean baizik ez dira paratuko elemento hauek, eta horiek ez dute inondik ere gaindituko elementuak gaur egun duen garaiera:

-Landaresia.

-Elementu arina, gris zilarrean pintatua (RAL 7004) itxituraren arotzerien tonu berean, eta honelako materialetan: metalezko sarea, zatikatze homogeneoko itxitura sintetikoa edo kereta.

Bi baliabideetako bat hautatuko da, eta hautatzen den unetik aitzina aplikatuko den bakarra izanen da.

7.-Instalazioak.

Debeku da eraikinen fatxada nagusietan instalazioetako edozein elementu paratzea, hala nola antenak, galdarak, aire girotuko aparatuak etab.

8.-Olanak.

Zilegi da olanak paratzea lehen solairutik goiti eta behe solairuan kokaturik dauden leihoen hutsuneetan, terraza pribatuaren gainean paratzen badira.

Eremu publikoaren gainean ateratzen denean: gutxieneko luzera metro batekoa izanen da, fatxadatik ez da inola ere metro bat baino gehiago aterako.

Beheko solairuko terrazen eremu pribatuaren gainean ateratzen denean: gehieneko luzera izanen da estali beharreko terrazarena ken 20 cm.

Olan guztiak gorrixkak izanen dira eta akabera laua izanen dute (grekarik ez zerrendarik gabea). Estekagailua aluminio lakatukoa izanen da, gris kolorean.

9.-Bertzelakoak

Debeku da beheko solairuko terraza estaligabeetan estaltzeko bertzelako elementu finkorik paratzea, hala nola, ataripeak, pergolak etab.

Orobat debeku da nolanahiko instalazio osagarri edo obra egitea behar duten elementuak paratzea, hala nola barbakoak eta errelekuak.

Iragarkiaren kodea: L0717605