150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARMAÑANTZAS

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da Armañantzasko laborantzako herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aldaketa egiteko hasiera onespenaren iragarkian jendaurrean egoteko epea iragan dela inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, hasierako onespenaren iragarkia behin betikoa bilakatu da.

Hona hemen aldaketaren testu osoa:

"1) 87,00 (lauretan hogeita zazpi) euro/hektarea izanen da lehorreko lurretan zuzenean esleituriko herrilurren onuradunek ordaindu beharreko saria. (ordenantzaren 24. artikuluaren aldaketa).

2) 90,00 (lauretan hogeita hamar) euro/hektarea izanen da enkantea esleitzeko hasierako prezioa. (ordenantzaren 29. artikuluaren 2. lerroaldearen aldaketa).

3) Esleipen epetik 5. lotea salbuestea, zortzi urtetarako gabe urtero esleituko baita harik eta desafektatzen den arte lurraren erabilera lagatzeko eguzki parke fotovoltaiko bat paratu beharrez."

Armañantzasen, 2007ko azaroaren 13an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0717591