150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OIBAR

Oibarren eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2007ko azaroaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Oibarren eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Oibarren, 2007ko azaroaren 12an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0717539