150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Ordenantza fiskala, Zangozako Udalak antolatzen dituen jarduera eta ikastaroetan sartzeko eta haren kultur espazioak antolatu eta erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2007ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalak antolatzen dituen jarduera eta ikastaroetan sartzeko eta haren kultur espazioak antolatu eta erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan -maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak emandako testu berriaren arabera- xedatutakoa betetzeko.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Zangoza, 2007ko azaroaren 12a.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0717447