150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OIBAR

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2007ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, guztiak ere espedientean baitaude. 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Oibarren, 2007ko otsailaren 12an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0717438