150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eskaera, Retraoilek egina.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 477/2007 Ebazpena, azaroaren 15ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Retraoil. Jarduera: Olio erabiliak eta petrolio produktuak bildu eta jasotzea (c). Tokia: Tutera-Fitero NA-6800 herriarteko errepideko industrialdea. Udalerria: Tutera. Udalerria: Tutera.

Iruñean, 2007ko azaroaren 9an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0717710