144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari zaharberritzaile izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 27an, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari zaharberritzaile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 arauan xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Alicia Ancho Villanueva eta Ana Berta Balduz Azcárate, txanda irekiko izangaiak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira hautapen probak gainditu dituzten izangaiak.

Iruñean, 2007ko azaroaren 6an.-Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0717172