144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VILLAFRANCA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu transferentzia

Kontusail ezberdinen arteko kreditu transferentziak, osoko bilkuran onetsi direnak, 11. betearazpen oinarriak irailaren 21eko 270/98 FDaren 43. artikuluarekin bat ezartzen duenez.

Goititua 1 432 78000 BBPBaren prestakuntza 11.500,00

Goititua 1 441 62102 Veracruzen urak goititzeko proiektua 3.750,00

Goititua 1 011 310016 Industrialderako maileguaren korrituak 9.500,00

Goititua 1 613 22703 Derrigorrezko dirubilketako agentziaren ordainketa 2.250,00

Goititua 1 611 64800 Inbentarioa eguneratzea 2.250,00

Beheititua 1 111 62200 Herriko Etxea zaharberritzea. 29.250,00

Kreditu bereziak

Udalbatzak osoko bilkuran onetsitako kreditu bereziak (270/98 FDaren 37.3, 10. betearazpen oinarria)

Sortzea 1 011 91304 Industrialdea urbanizatzeko mailegua 33.125,00

Finantzaketa 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 33.125,00

Abenduaren 21eko 270/98 FDaren 25. artikuluak eta hurrengoek arautzen dituzten kreditu bereziak, Udalbatzak osoko bilkuran onetsirik (270/98 FDaren 37.3, 10. betearazpen oinarria)

Sortzea 1 432 62200 Bobadillaren jauregia zaharberritzea 227.500,00

Finantzaketa 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 227.500,00

Kreditu gehikuntzak

Kreditu gehikuntzak, kreditu bereziak bezala, Udalbatzak osoko bilkuran onetsiak (270/98 FDaren 37.3, 10. betearazpen oinarria)

Osagarria 1 581 64802 Presio bidezko kontzentrazioa 40.683,77

Finantzaketa 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 40.683,77

Osagarria 1 312 43000 Zahar etxea kudeatzeko transferentzia 105.625,00

Finantzaketa 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 105.625,00

Osagarria 1 4 2 Gastu korronteetarako hainbat kontusail 106.000,00

Finantzaketa 1 28200 Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga 106.000,00

Villafrancan, 2007ko azaroaren 6an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0717093