144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Musika Eskolako oboe espezialitateko irakasle izateko lanpostua. Izendapena eta esleipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

(8/PR)

Ikusirik Iruñeko Udalaren zerbitzuan, musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, oboe espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko proposamena, deialdia 2007ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, apirilaren 4an, honako hau erabaki da:

1. María Arratibel Aramburo Musika Eskolako irakasle izendatzea, oboe espezialitatekoa, funtzionarioa, hura izan baita oposizioan punturik gehien lortu duena.

2. Hezkuntza eta Gazteria Alorreko 202911-1 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea.

3. Izangai izendatuak, erabaki hau jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Iruñean, 2007ko azaroaren 6an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0717368