144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Musika Eskolako tronpeta espezialitateko irakasle izateko lanpostua. Izendapena eta esleipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urriaren 30ean, erabaki hau hartu zuen:

(4/PR)

"Ikusirik Iruñeko Udalaren zerbitzuan, musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tronpeta espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko proposamena, deialdia 2007ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, martxoaren 28an, honako hau erabaki da:

1. Musika Eskolako irakasle, tronpeta espezialitatekoa, izendatzea Beatriz Díaz Urtasun, lanaldi partzialeko lan-kontratua izanen baitu; izan ere, hura izan da oposizioan puntuaziorik altuena eskuratu duen izangaia.

2. Hezkuntza eta Gazteria Alorreko 202917-1 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea.

3. Izendatuak, erabaki hau jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza."

Iruñean, 2007ko urriaren 30ean.-Zinegotzia, Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia.

Iragarkiaren kodea: L0717090