137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Caparrosoko alkateak, 2007ko urriaren 9an eman 206/2007 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen urbanizazio proiektuaren espedientea, hilerriaren ondoan dagoen eremu bat industrian eta biltegietan erabiltzeko. Espedientea Caparrosoko Udalak sustatua da eta Loperena Portillo Arquitectos, S.L.k prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Caparroson, 2007ko urriaren 18an.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0716073