137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana eta U.E.ren mugaketa proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2007ko irailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Onestea Udaleko zerbitzu teknikoek 2006ko uztailaren 31ko datarekin egin duten txostena, Elbeteko 18. poligonoko 197. lurzatian Iruingoa, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana eta exekuzio unitatearen mugaketa proiektua hasiera batean onestearen kontra aurkeztutako alegazioen gainean, eta horiek ezestea aipatu txostenean oinarriturik, izan ere txosten horren edukiari dagokio erabaki hau, deus arrazoitu behar izatekotan.

2. Behin betikoz onestea Elbeteko 18. poligonoko 197. lurzatian Iruingoa, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana eta exekuzio unitatearen mugaketa proiektua, Soler eta Peralta arkitektoek prestaturik eta EHAEOk 2007ko urtarrilaren 11n ikus-onetsirik. Horretarako irekitako espedientean dago.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2007ko irailaren 26an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0716117