137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko irailaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko 218. lurzatiaren xehetasun azterlana, Anizko hiri lurzoruan, Oteiza arkitektoak prestatua 2007ko ekaineko datarekin, eta 07-08-17an aurkeztutako eranskina barne dela (2356 S/E), berariaz abiarazitako espedientean baitago, Aitor Azcarate Tomassonek eta Igone Oteiza Arrecheak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2007ko urriaren 2an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0716115