137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2007ko urriaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa, elurra zanpatzeko makinetako konponketei buruzkoa. Kreditu berezi baten bitartez eginen da, 7.279,89 eurokoa, 452.213 kontusailean, eta diruzaintzako gerakinen kontura finantzatuko da.

Espedientea ikusgai egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betikoz onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erronkarin, 2007ko urriaren 15ean.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0716047