137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2007ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren 2007. urteko aurrekontuko aldaketa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zizur Nagusian, 2007ko irailaren 7an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0716065