137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MIRANDA ARGA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

2007ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 18an, 2007ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia. Aurrekontu horretan sartzen dira, bai entitateari berari dagokiona, bai eta Miranda-Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarena ere. Orobat, espedientera biltzen dira bi aurrekontu horiek betearazteko oinarriak ere.

Jendaurreko epea inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo dira bai aurrekontua, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarriari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

UDALAREN AURREKONTUA

GASTUAK:

1.-Langileen lansariak: 350.460,40 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 503.012,31 euro.

3.-Finantza-gastuak: 11.880,62 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 66.156,74 euro.

6.-Inbertsio errealak: 1.484.356,93 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.435.579,68 euro.

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 212.612,76 euro.

2.-Zeharkako zergak: 106.408,90 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 34.575,50 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 331.148,55 euro.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 258.730,65 euro.

6.-Inbertsio errealak besterentzea: 38.738,70 euro.

7.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bertze dirusarrera batzuk: 1.022.107,52 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 10,00 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 431.247,10 euro.

Dirusarrerak, guztira: 2.435.579,68 euro.

1. ERANSKINA

Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoa

GASTUAK:

1.-Langileen lansariak: 334.469,67 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 92.765,94 euro.

3.-Finantza-gastuak: 210,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 5.985,80 euro.

6.-Inbertsio errealak: 36.959,93 euro.

Gastuak, guztira: 470.391,34 euro.

DIRUSARRERAK:

3.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 279.236,22 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 152.870,62 euro.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 130,23 euro.

7.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bertze dirusarrera batzuk: 38.154,27 euro.

Dirusarrerak, guztira: 470.391,34 euro.

Miranda Argan, 2007ko urriaren 8an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0715859