137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONEZTEBE

Aurrekontuko 4. aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabakitzen diren kreditu sorrerak eta gehikuntzak:

Kontusaila: 1 4511 626: Ordenagailua erostea liburutegirako. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Sortzen den kreditu berezia: 2.000,00 euro. Guztira: 2.000,00 euro.

Finantzabidea:

1-870: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.000,00 euro.

Donezteben, 2007ko urriaren 15ean.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0715836