137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARTAXOA

2007ko aurrekontuko 2. aldaketa

Artaxoako Udalak, 2007ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, bertaratu guztiak ados zirela, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontuko 2. aldaketa, Virgen de Jerusalén zahar etxearen Udal Patronatuari dagokiona.

Espediente hori jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2007ko urriaren 11n.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0715970