137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desjabetze espedientearen hasiera. Onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2006ko abenduaren 28an egin bilkuran, onetsi zuen edateko uraren araztegia, dekantazio sistema duena, handitzeko proiektua.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, proiektuaren onespenak, toki mailako zerbitzu publiko batez ari baita, berekin dakartza bertara bildutako ondasunen eta eskubideen onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. eta 18. artikuluetan, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 47.4.b) xedatutakoari jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Edateko uraren araztegia, dekantazio sistema duena, handitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea, baita onespenak dakartzan erabilera publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratzea ere.

2. Hamabortz egunean jendaurrean edukitzea edateko uraren araztegia, dekantazio sistema duena, handitzeko proiektua eta berak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda, ondotik ematen dena, ukiturik izan uste duten guztiek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean (K. Nagusia, 9, 31400 Zangoza).

3. Ebazpen hau, ondasun eta eskubide ukituen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Esako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, non interesdunek beren eskura izanen baitituzte proiektua eta lurzatien planoak.

Zangozan, 2007ko urriaren 15ean.-Zangoza Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Finka: YE-100. Jabea: Esako Udala. Behin betiko okupazioa: 300 m². Katastroko poligonoa: 1. Katastroko lurzatia: 751.

Iragarkiaren kodea: L0715834