137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, 2007ko maiatzaren 15ean onetsia, Nafarroako Parlamentauren zerbitzuko administrazio-kudeaketako teknikaria izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko. Epaimahai kalifikatzaileko kide baten ordezkapena eta epaimahai kalifikatzailean falta ziren kideak eta ordezkoa izendatzea (5. oinarria).

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2007ko urriaren 8an egindako bileran, hurrengo erabakia hartu zuen, besteak beste:

1. Onestea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako teknikaria izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdiko (2007ko maiatzaren 15ean onetsia eta 2007ko ekainaren 11ko NAOn argitaratua) epaimahai kalifikatzaileko kide baten ordezkapena eta epaimahai kalifikatzailean falta ziren kideak eta ordezkoak izendatzea (5. oinarria). Hauexek izanen dira epaimahai kalifikatzaileko kideak:

-Lehendakaria: Jesús Javier Marcotegui Ros jauna, Nafarroako Parlamentuko Mahaiko Lehen Lehendakariordea.

-Ordezko lehendakaria: Koldo Amezketa Díaz jauna, Nafarroako Parlamentuko Mahaiko Bigarren Lehendakariordea.

-Epaimahaiko kidea: Francisco Javier del Cerro Paúl jauna, Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Orokorretako burua.

-Ordezkoa: María Victoria Larrañeta Lizarrondo andrea, Nafarroako Parlamentuko teknikari diplomatua.

-Epaimahaiko kidea: Fernando Zulet Recalde jauna, Kontu-hartzailetza eta Ekonomi Gaietarako Zerbitzuko burua.

-Ordezkoa: Laura Vidán Astiz andrea, Nafarroako Parlamentuko administrazio-kudeaketako teknikaria.

-Epaimahaiko kidea: Ander Irizar Apaolaza jauna, Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak izendatua.

-Ordezkoa: Eduardo Aranaz Jiménez jauna, Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak izendatua.

-Epaimahaiko idazkaria, hizpidearekin eta botoarekin: Nekane Iriarte Amigot andrea, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

-Epaimahaiko ordezko idazkaria, hizpidearekin eta botoarekin: Miguel Esparza Oroz jauna, Nafarroako Parlamentuko Legelari Nagusiaren ondokoa.

2. Erabaki hau epaimahaiko kide guztiei igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F0716106