137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

GALAR

Ukitutako ondasun eta eskubideak. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko urriaren 4an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Ezkirozko SGU.1-ean sarturiko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea Galarko Udal Planak haietaz egin duen mugapenaren arabera, eta ondasun horiek eta beren mugapena jendaurrean egoteko tramitea eginda, aho batez erabaki da:

1. Jendaurreko epea ebaztea, jasotako alegazioei emandako erantzunaren edukia gisa honetara onetsiz:

Fernando Gortari Izuk jabeen izenean aurkeztutako alegazioa: aditzera ematen du ukitutako azalera ez dela 837,54 m², baizik eta 1.082 m², Jabetza Erregistroan finkaren hasiera azalera 1.516 m² baitzen eta haietatik 434 m² desjabetu baitziren bere garaian.

Erantzuna: ezetsi da alegazioa, ez baitago frogaturik hark alegatzen duen edukiera. Are gehiago Jabetza Erregistroan berean finka 2a inskripzioan agertzen baita 1.272 m²-ko edukiera duela, halako moldez non, egindako desjabetze partziala kenduta, edukiera osoak bat egiten baitu desjabetze espedientearekin.

2. Behin betikoz onestea Ezkirozko SGU.1-ean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda; izan ere, kiroldegia handitzeko obra proiektuak ukituta daude; orobat, onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzen dira, aipatu proiektuaren onespenari loturik:

2. poligonoko 228. lurzatia, Galarko Udalaren Ezkirozko mugapean; 834,37 m²-ko azalera du (finka osoa, alegia) eta SGU.1 sistema orokor gisa dago sailkatua. Hona hemen haren jabeak: Ambrosio Huarte Mendicoa Izu, José Cristobal Huarte Mendicoa Izu, María Camino Huarte Mendicoa Izu, Jesús María Izu Ibarrola, María Jesús Izu Ibarrola, Carlos Izu Ibarrola eta María Dolores Izu Ibarrola.

3. Nafarroako Foru Gobernuari eskatzea proiektua egiterakoan ukituak gertatzen diren ondasun eta eskubideak okupatu beharra presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluetan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Obretako lurrak okupatzeko presa dago kirol instalazioa erabiltzen hasi behar delako (instalazio horrek alde guztietatik inguratzen du ukitutako lurzatia) eta instalazioen segurtasuna dela-eta kirol esparrua itxi behar delako.

4. Erabaki hau iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Getze-Galarren, 2007ko urriaren 18an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0716052