137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

INTZA

Bi etxebizitzen enkantea

Intzako Kontzejuak, 2007ko irailaren 15ean egin batzarrean hartutako erabakiaren bidez, lizitaziorako deialdia egin du enkante publikoaren bidez salteko ondareko ondasun hauek:

1. Etxebizitza, Intzako Kontzeju Etxeko lehen solairuan dagoena; azalera eraikia 138,40 m²-koa da. Eranskin gisa garaje bat du, bat zenbakikoa, ezkerrean dagoena, etxebizitzatik hurbilena baita. Hasierako prezioa: 250.000 euro. (BEZa barne).

2. Etxebizitza, Intzako Kontzeju Etxeko bigarren solairuan dagoena; azalera eraikia 138,72 m²-koa da. Eranskin gisa garaje bat du, bi zenbakikoa, eskuinean dagoena, etxebizitzatik urrutiena baita. Hasierako prezioa: 270.000 euro. (BEZa barne).

Ondasunak 6. poligonoko 6. lurzatian daude, Araizko katastroan, ondoko mugak dituela: iparraldean eta ekialdean 6. poligonoko 9. lurzatia (Paula Torrontegui Artola andrearena baita), hegoaldean auzobidea, eta mendebaldean Intzako plaza publikoa. Finkaren azalera, osotara, 493,87 m². Lurzati horretan ondasun hauek daude:

-Intzako Kontzeju Etxea, 157,08 m²-ko azalera eraikia duena, eta hiru solairutakoa; beheko solairua, Kontzejuko egoitzetarako, eta goiko bi solairuak, etxebizitzetarako, haien eraikuntza, minusbaliatuendako sarbidea eta guzti, bukatzen ari baita.

-Bi garaje, etxearen hegoaldeko fatxadarekin lotua dagoen eraikinean, azalera eraikia 47,46 m²-koa baita.

-Gainerako lurra, 289,33 m², urbanizatu da sarbide eta zerbitzuetarako.

Prozedura: enkantea agiri itxien bidez eginen da. Behin-behineko esleipenaren postura hobetzeko, zenbateko horren seiren bat igo beharko da.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezio gisa lurzatiari esleitutako %2. 5.000 euro 1. loterako eta 5.400 euro 2.erako.

Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: Araizko Udaleko Idazkaritzan, 30 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratueta biharamunetik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza agirian datorrena, interesdunen eskura baitago Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Araizko Udaleko Idazkaritzan (948 513 087 telefonoa), 9:00etatik 11:00etara.

Intzan (Araitz), 2007ko urriaren 10ean.-Kontzejuko burua, Marcelino Iriarte Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L0715823