137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

188/2007 EBAZPENA, urriaren 22koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak emana, Pedro Recarte Gaztambide jauna, Larrialdietako Koordinazio eta Zuzendaritza Alorreko burua, kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 8. artikuluarekin bat eta ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Larrialdietako Agentziako Estatutuen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pedro Recarte Gaztambide jauna, Larrialdietako Koordinazio eta Zuzendaritza alorreko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketako Zuzendaritzari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 22an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, David Sáinz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0716510