137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SANTAKARA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Santacarako Udalak, 2007ko irailaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsiriko plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Ezarritako epean inork erreklamazioarik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da.

Santakaran, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L0715813