137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, Ganbera Musika espezialitatekoa, oposizio bidez betetzekoa. Aldaketa epaimahaian

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2007ko urriaren 15ean:

(4/PR)

Alicia Suescún Ordérizek aditzera eman duenez hainbat arrazoi direla eta ezina duela parte hartzea Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, Ganbera Musika espezialitatekoa, betetzeko oposizioaren epaimahaian, bidezko da hura ordezkatzea.

Horrenbertzez, ebatzi dut:

Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, Ganbera Musika espezialitatekoa, betetzeko oposizioaren epaimahaian aldaketa egitea eta, beraz, Alicia Suescún Ordérizen ordez Jose Miguel Martínez Esparza jartzea."

Iruñean, 2007ko urriaren 15ean.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0716015