137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tuba-bonbardino espezialitatekoa, oposizio bidez betetzekoa. Aldaketa epaimahaian

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2007ko urriaren 15ean:

(3/PR)

Pedro Castaño Castañok aditzera eman duenez hainbat arrazoi direla eta ezina duela parte hartzea Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tuba-bonbardino espezialitatekoa, betetzeko oposizioaren epaimahaian, bidezko da hura ordezkatzea.

Horrenbertzez, ebatzi dut:

Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tuba-bonbardino espezialitatekoa, betetzeko oposizioaren epaimahaian aldaketa egitea eta, beraz, Pedro Castaño Castañoren ordez Jose Miguel Roig Sánchez ezartzea, biak tuba-bonbardinoan espezialista baitira."

Iruñean, 2007ko urriaren 15ean.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0716014